XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZUHAITZ ZATIEZ PINTATZEN.

Zuhaitz osoaz ez, noski, hori gehiegi litzateke eta.

Baina zuhaitzak zura dauka.

Eta zur horrek mahaiak egiteko balio du.

Bai eta pintatzeko ere.

Zuhaitz bat hartzen da.

Zuhaitzaren zuraz ziri eta girtentxoak egiten dira.

Eta ziri eta girtentxoaren bidez pinta dezakegu.

Ikusten duzu zein erraza den?.

Horretarako era guztietako zurak lortu behar ditugu.

Zur moeta bakoitzaz eragin eta ukitu ezberdinak lortuko ditugu, batzu gogorrak diren artean, beste batzu bigunak izaten dira eta.

Horregatik bakoitzak ondorio ezberdinak utziko dizkigu.

Lerro meheak eta finak egiteko, ez da ziririk zorroztu behar horretarako.

Haietako askok ertz edo kantoi irtenak izaten dituzte, eta haien bidez egin ditzakezu.

Kolorezko masa haundiak pintatzeko, nahikoa da hegal zuzen bat erabiltzea.

Zotz eta zirien ahalmenak erabili eta esperimentatzean datza gakoa; erabiliaren erabiliz zurezko ziriok norbere hatzak bezain ongi erabiltzera ikas dezakegu, bai eta bakoitzaren izaera ezagutuz, bakoitzarekin zer nolako ondorioak atera daitezkeen berehalaxe nabaritzera ere.

Pintatzeko tenpera erabili beharko duzue; pintura hori zotzak sar daitezkeeneko poto batzutan ezarri beharko duzue.

Pintura lodi eta meheaz nolako eraginak sortzen diren ikusteko ere, esperimenta ezazu.

Hondoko koloreetarako, pintura urtsua hobe izaten da.

Lerroak egiteko, aldiz, lodia hobeki doa.

Paperari doakionez, edozein moeta ona izaten da pintatzeko (zetazkoa, arrozezkoa, kazetazkoa, bizar papera...).

Batzuk beste batzuk baino gehiago zurrupatzen dute, baina guztiak oso onak dira.